Kenia y su familia

Kenia y su familia

Llorenç Soler

Espainia. 55 min. 2005.

 

HARREMANETARAKO
Àrea de Televisió / Tf.: 93 467 10 10 / areatv@areatv.es

Famili eredu berriak

Elkar maite duten emakumezko bikote baten bizi esperientzia. Beste edozein bikotek bezalaxe, haur bat izatea erabakiko dute, haietako batek ernaldua. Hala ere, prozesua ez da erraza izango. Lau intseminazio artifizialek huts egin ondoren eta bi urteko geldialdia egin eta gero, Juliak eta Aídak lagunen artean odoleko aita baten bila hastea erabakiko dute. Hala, Julia haurdun geratuko da lehenengo saialdian. Kamerak gertutik segituko du gertaeren bilakaera lau urte horietan, eta bi emakumeen eta haur jaio berri Keniaren familia handiak osatutako beren ingurunearen egunerokotasunean murgilduko da. Llorenç Solerren lan berria, "Saïd" (1998) eta "Lola, vende ca" (2000) film luzeen eta, beste askoren artean, "52 domingos" (1965), "Gitanos sin romancero" (1976), "Ciudadanos bajo sospecha" (1994) eta "Francisco Boix, un fotógrafo en el infierno" (2001) dokumentalen zuzendariarena.