Apaga y vámonos

Apaga y vámonos

Manel Mayol

Espainia. 87 min. 2005.

 

HARREMANETARAKO
Andoliado Producciones / Tf.: 93 301 17 28 / natalia@andoliadoproducciones.org

LatinoamerikaIngurumenaren suntsipenaIndigenen eskubideak

Biobío Txileko ibai luzeena da. Andeetan jaiotzen da eta Ozeano Barean itsasoratu. Balio ekologiko izugarri handia du, eta garrantzi historiko eta politiko handia, muga naturala izan baitzen espainolen okupazioan: Biobío ibaitik beherantz espainolek ezin izan zuten pehuenche-mapuche herria menderatu, hango jatorrizko biztanleak, alegia. Munduko hirugarren presa handiena, Ralco, ENDESAk, Espainiako eta Latinoamerikako lehenengo enpresa hidroelektrikoak eta Europako aurrenetakoak Biobío ibaian eraikia, 2004an inauguratu zuten mapucheekin izandako hainbat liskarren ondoren. Liskar horiek direla eta, mapucheen bozeramaileak jazarri eta kondenatu egin dituzte Txileko epaitegiek, eta lege antiterrorista aplikatu diete (Pinochetek ezarria), nahiz eta haietako bati ere ez zaion inoiz ere suzko armarik aurkitu.