Niwemang / Half Moon

Niwemang / Half Moon

Bahman Ghobadi

Iran-Irak-Austria-Frantzia. 107 min. 2006.

 

BANATZAILEA
Golem / Tf.: 91 559 38 36 / golem@golem.es / www.golem.es

 

HARREMANETARAKO
Mijfilm / Tf.: 98 21 88 88 60 72 / info@mijfilm.com / www.mijfilm.com

Herri kurduaren egoera

Mamo musikari edadetua eta famatua da, eta baimena eman diote Kurdistan irakiarrean kontzertu bat emateko. Haren lagun leialak, Kakok, eskola-umeak garraiatzen dituen autobus horietako bat gidatuko du Mamoren hamar seme musikariak jasotzeko, Kurdistan irakiar osoan zehar sakabanatuta bizi baitira. Musikari kurdu hau 35 urtez egon da zain Irakeko oraingo Kurdistanen kontzertu bat eman ahal izateko, eta ez dio kasu egingo semeetako baten aieruari, hurrengo ilargi betearen aurretik zorigaitz handi bat izango duelako susmoa baitu hark. Bestalde, haiekin elkartzeko Hesho konbentzitu beharrean izango da, beste 1.334 abeslari erbesteraturekin batera babesleku batean bizi dena. Iranen emakumeek ezin dute gizonen aurrean jendaurrean abestu eta, beraz, Heshok ezkutuan joan behar izango du autobusean. Mamok eta bere taldeak hamaika oztopo gainditu behar izango dituzte bidaian, baina abentura, emozioa eta magia bizi ahal izango dituzte haren iraunkortasunari esker. Pelikula honek Urrezko Maskorra irabazi zuen 2006ko Donostiako Zinemaldian.