Si le vent soulève les sables

Si le vent soulève les sables

Marion Hänsel

Belgika-Frantzia. 96 min. 2006.

 

HARREMANETARAKO
Man's Films Productions / Tf.: 32 2 771 71 37 / manfilms@skynet.be

Ur eskasiaAfrika

Batetik, basamortua, lurra apurka-apurka jaten; ur falta; inoiz amaitzen ez den lehortea. Bestetik, gerra mehatxuka. Herrixkan lehortu egin da putzua eta ganadua hiltzen ari da. Biztanle gehienak hegoalderantz abiatuko dira ur bila; Rahnek, berriz, emaztearekin eta hiru seme-alabekin ekialderantz joatea erabaki du. Duten guztia eramango dute eurekin: ardi gutxi batzuk, ahuntzak eta dromedario bat. Rahnek eta familiak etsai giroko lurraldeak zeharkatu behar izango dituzte, eguzki kiskalgarria gainean dutela hainbatetan heriotzarekin topo egingo duten ibilbide amaigabean.