Invisibles

Invisibles

Mariano Barroso, Isabel Coixet, Javier Corcuera, Fernando León de Aranoa, Wim Wenders

Espainia. 90 min. 2006.

 

HARREMANETARAKO
Sogepaq / sogepaqfestivals@sogecable.com

GerraGaixotasunak

Istorioen istorioa da hau. Gure ahanzturan bizi diren pertsonengana hurbiltzeko saioa. Axolagabekeriak mutu utzitako batzuei ahotsa emateko desio bat. Eta haiengandik begirada sekula desbideratu ez zutenei ere, omenaldi apala. Baina, batez ere, benetako protagonista bakarrak, ikusezintzat jotzen ditugun eta jotzen jarraitu nahi dugun horiexek, ikusgarri bilakatu nahi dituzten bost zuzendariren borondatea da. Ikusezin bihurtzen ditugu ikusi nahi ez ditugun pertsonak, hala ere, nola edo hala, gure beldurren, ustekerien atzetik agertzen direnak, besteak beste ez zirelako behin ere guztiz desagertuak. Noizbehinka arreta mediatiko handia duten arren, ikuspuntutik at geratu ohi diren pertsona eta egoerei jaramon egin nahi die film honek, eta omen egin nahi die begirada inoiz desbideratu ez dutenei. Mugarik Gabeko Medikuak (MSF) erakundea bideragarri egiten duten guztiei eta batbederari, ahanzturaren lurraldeotan. Espainian lanean 20 urte betetzen dituen elkarte bat. 20 urte munduan zehar ehunka gatazketan konponbideak bilatuz eta salaketak eginez.