Glup, zabor bizidunak

Glup

Aitor Arregi, Iñaki Berasategi

Espainia. 70 min. 2004.

 

BANATZAILEA
Barton Films / Tf.: 94 424 05 59 / bartonfilms@bartonfilms.com / www.bartonfilms.com

Birziklapena

Erosi, erabili eta bota: hauxe da bizilegea objektuek batere irauten ez duten munduan. Dendak hustu eta zabortegiak bete. Alize fenomeno tamalgarri honen lekuko primerakoa da; izan ere, gurasoek lasai asko botatzen dituzte hilabete batzuk besterik ez dituzten gauzak. Baina dena ez dago galdurik, Tomas txatar-biltzailea bezalako jendea dagoen bitartean behinik behin. Agure hau Alizeren laguna da, eta birziklatzea bezalako jarduera osasuntsuen berri ematen dio. Tomasen eskutik ikasten du Alizek gauzen benetako balioa, bere eskuz irrati zahar bat ere konpontzeko gai da eta.