En el hoyo

En el hoyo

Juan Carlos Rulfo

Mexiko. 84 min. 2006.

 

BANATZAILEA
Sagrera / Tf.: 91 724 08 34 / eoliete@sagreratv.com

Lan duina izateko eskubidea

"Zuloa aitzakia besterik ez da... Aurkitzen duzuna bizitza da". Mexikoko elezahar batek dioenez, zubiak eraikitzean eror ez daitezen deabruak arimak eskatzen ditu. Mexiko hiriko aldirietako El Segundo Piso-n eraiketa lanetan diharduten langileen historiari erreparatzen dio filmak. Historia aitzakia besterik ez da, egunerokotasunera, ametsetara, zubiak zutik iraun dezan deabruak eskatutako ordaina burutzen duten umore, amodio eta une apalen duintasun apartekora hurbilaraztea da benetako gakoa. Langileen, zubi baten, egunerokotasunaren, hiri baten eta bere biztanleen historia honetako protagonistak Chabelo, Agustín, "El Guapo", Vicencio, Natividad… dira.