Uno por ciento, esquizofrenia

Uno por ciento, esquizofrenia

Ione Hernández

Espainia. 70 min. 2006.

 

HARREMANETARAKO
Alicia Produce / Tf.: 91 701 01 52 / aliciaproduce@arrakis.es / www.juliomedem.org

Buruko gaitzak

"Inork ez daki zer gertatzen den benetan eskizofreniko baten garunean. Dena da hutsune, dena jakiteke dago…". Hasieratik bukatu arte, beltzak inguratzen ditu dokumental honetako protagonistak. Ikuslea ere poetika ilun honek bildu egiten du, eta eramaten du espazio anizkunek osatutako ibilbide labirintukoan barrena, non aurreiritziek bide egiten baitiote gogoeta egiteari gaur egun mundu osoan 52 milioi lagunek jotzen dituen gaixotasun honen misteriotsuaz, minaz, pentsaezinaz eta gizatasunaz. Ulertezinaren, sekula kontatu gabearen misterioa dario "Uno por ciento, esquizofrenia" filmari, inoiz baino gehiago eta behin betiko kontatzeko beharra duen indarraz, gogoa kontrolpean edukitzeko ezintasunaren naturaz eta naturaltasunaz jario dariola.