Frozen River

Frozen River

Courtney Hunt

AEB. 97 min. 2008.

 

BANATZAILEA
Sagrera TV / Tf: 93 225 92 92 / xfigueras@sagreratv.com

ImmigrazioaPobreziaEmakumea

New York estatuko iparraldean bizi da Ray Eddy, Kanadako mugatik oso gertu. Bere familiarentzat amets duen etxea erostekotan dabil. Baina bere senarra, joko zalea bera, diruarekin hanka egiten duenean, Ray bakarrik geratuko da seme-alabekin eta zotzik ere gabe. Senarraren aztarrenen bila dabilen bitartean neska gazte indiar mohawk bat ezagutuko du, eta dirua erraz inguratzeko plan bat proposatzen dio hark. Arriskua handia da oso: San Lorenzo ibai izoztutik ezkutuko inmigranteak sartzea, bi ertzen arteko mugan patruilak daudela kontuan izanik. Etsi-etsian dirua irabazi nahian, eskaintza onartuko du Rayk: berak gidatuko du autoa eta biek banatuko dituzte elkarrekin irabaziak.