El baño del Papa

El baño del Papa

Enrique Fernández, César Charlone

Uruguai-Brasil-Frantzia. 97 min. 2007.

 

BANATZAILEA
Golem / Tf.: 91 559 38 36 / golem@golem.es / www.golem.es

Pobrezia

1988. urtea. Melo (Uruguai) Joan Paulo II.a Aita Santuaren zain dago. Milaka lagun iritsiko dira. Iturri oneko informazioak dioenez, 50.000 bisitari... Biztanle gehienak txiroak dira eta badakite zer esan nahi duen: 50.000 erromes jan, edan, paperezko banderak, oroigarriak, dominak… erosi nahian. Pozarren, zeruko bedeinkapena baino lurreko zorionaren puska bat eskuratzea nahiago dute. Beto, munta eskaseko kontrabandista bat, sinetsita dago negozio onetan negoziorik onena asmatu duela: "Aita Santuaren komuna", milaka erromesek egin beharrekoak egin ditzaten. Izango dute besteek galtzak bete lan txorizoak frijitzen eta ogiak labean erretzen: bera giza hondakinei esker aberastuko da.