To Die in Jerusalem

To Die in Jerusalem

Hilla Medalia

Israel-AEB. 97 min. 2007.

 

HARREMANETARAKO
EJH Production / Tf.: 208 955 76 02 / info@ todieinjerusalem.com / www.todieinjerusalem.com

Palestina eta Israel arteko gatazka

17 urteko Rachel Levy neska israeldarra emakumezko palestinar terrorista suizida batek hil zuela bost urte igaro arren, amak, Avigailek, ez du harrez geroztik bakerik batere aurkitu. Rachelen hiltzailea Ayat al-Akhras izan zen, 17 urteko ikaslea bera ere, errefuxiatu eremu batean bizi zena. Halabeharrez, neska biek antz handia zuten. Heriotza bien inpaktuak gertatu bezain gogor irauten du gaur. "To Die in Jerusalem" filmak, bi familien esperientzien eta Avigailen erantzun bila egindako ibilbidearen bitartez, palestinarren eta israeldarren arteko gatazka aztertzen du: elkarrekiko samina -kulturen arteko distantzia eta heriotzaren inguruko pertzepzioaren aldea handia izanagatik- eta noizbait bakea iritsiko den itxaropena, azkenik. Hildako bi nesken amen elkar topaketa da, ezbairik gabe, filmaren unerik hunkigarriena.