El olvido

El olvido

Heddy Honigmann

Herbehereak-Alemania. 93 min. 2008.

 

HARREMANETARAKO
Cobos Films / Tf.: 31 20 320 33 68 / ccobos@cobosfilms.nl / www.cobosfilms.nl

LatinoamerikaPobreziaKaleko haurrak

"El olvido" ahantzitako hiri bati (Lima), ahantzitako jendeari (perutarrak) eta ahantzitako historiari (Perukoa) buruzko dokumentala da. Ironia bizirauteko arma da jende horrentzat, eta ahazten jakin behar dute, zinismoan, gorrotoan eta tristuran ez erortzeko. Filmak, gainera, antzinako denborak gogoratzen saiatzen direnei buruz ere hitz egingo digu, klaseen arteko desberdintasunak, ustelkeria eta indarkeria egon arren, bizitza oraindik ere ona zen garai horiek gogoratu nahi dituztenei buruz: zerbitzari zaharrak, eta aurrez galduta dagoen gatazkan borrokatzen duten dendariak, guztia galdu dutenak, baita eskubideak ere. Azkenik, "El olvido" filmak, kalean bizia ateratzen saiatzen diren haurrei buruz hitz egingo digu, eta herrialdeko errealitate gordina erakutsi. Haurrek, haiekin batera kaleetan bizi diren txakurrek bezalaxe, ez dute oroitzapen onik ahazteko.