Teza
Hailè Gerima
Etiopia-Alemania-Frantzia. 140 min. 2008.
HARREMANETARAKO
The Match Factory / festivals@matchfactory.de / www.the-match-factory.com
Etiopian jaio zen herrira itzuli da Anberber, urte askotan Alemanian medikuntza ikasten aritu ondoren. Afrikara itzuli diren askok bezala, bere ezagutza guztiak erabili nahi ditu herrikideei laguntzeko. Herrialdea krisialdian ikusiko du ordea, amaitzen ez den gerra batean murgilduta, eta erreklutatu ez ditzaten herriko gazte guztiak mendialdean ezkutatzera behartzen ditu egoera horrek. Gauzak horrela, Anberberrek ez du bere burua ezer egiteko gai ikusten. Eta bere bizitza gogoratzen hasten da, herrialde asaldatu baten historiaren azkeneko hiru hamarkadatan igarotzen dena: kaos politikoa, indarkeria eta erbestea nagusi diren historia. Hailè Gerima, "Harvest: 3,000 Years" (1976), "Sankofa" (1993) edo "Adwa" (1999) pelikula enblematikoak zuzendu izan dituena, bere herrialdearen azkenaldiko historiara hurbildu da oraingo honetan. Historian izan den zinegile afrikar gailenetakoa da bera. Estatu Batuetan bizi da 1968az geroztik eta 1975etik irakasle da Howardeko Unibertsitatean (Washington). Panafrikarra, aktibista eta, batez ere, hezitzailea, Afrikako nortasunaz eta askatzeko duen premiaz hitz egiten digu Gerimak bere pelikuletan.