Checkpoint Rock. Canciones desde Palestina

Checkpoint Rock. Canciones desde Palestina

Fermín Muguruza, Javier Corcuera

Espainia. 70 min. 2009.

 

HARREMANETARAKO
K2000 / Tf.: 94 457 00 00 / batin@k2000.com / www.k2000.com

Palestina eta Israel arteko gatazka

Munduak begirada beti jarria duen lekuetako batetik egindako bidaia, bertatik ia ezer jakin ez arren beharbada. Zein da leku mitiko honi ahotsa eta doinua jartzen dion musika? Zeintzuk dira bertako musikari adierazgarrienak? Nola bizi dira? Zer pentsatzen dute bizitzea egokitu zaien halabehar bakarrari buruz? Eta nola egiten diote aurre euren letra eta melodiekin? Tel Aviveko publizitateko iragarki eta neoietatik Gaza eta Zisjordaniako lurralde okupatuetako pobrezia eta etsipeneraino, "Checkpoint Rock" oso musikari desberdinengana hurbiltzen da, herriz herri, eta "checkpoint" batetik bestera, gatazkan bizi den herri honi buruz dugun ikuspegia aldaraziko duen ibilbidea, alegia.