The Visitor

The Visitor

Tom McCarthy

AEB. 104 min. 2007.

 

BANATZAILEA
Karma Films / Tf.: 91 760 14 77 / karma@karmafilms.es / www.karmafilms.es

ImmigrazioaAmets amerikarra

Walter Vale, hirurogeita bi urteko gizona, sonanbulu bat balitz bezala dabil bere bizitzatik. Irakasteko eta idazteko lehen zuen zaletasun bizia galduta, piano klasikoa atarramentu handirik gabe ikasten ahaleginduz betetzen du bere hutsune existentziala. Lan egiten duen unibertsitateak Manhattanera bidaltzen duenean hitzaldi batera joateko, Walter harrituta geratuko da bikote gazte bat bere apartamentuan bizitzen jarri dela jakitean. Iruzur inmobiliario baten biktima, Tarek siriarrak eta bere neska-lagun Zainab senegaldarrak ez dute nora joan. Bere bihotzondoari egindako probetatik lehenengoan, gogo txarrez, Walterrek berarekin geratzen utziko dio bikoteari.