The Road to Guantanamo

The Road to Guantanamo

Michael Winterbottom, Mat Whitecross

Erresuma Batua. 95 min. 2006.

 

BANATZAILEA
Alta Classics / Tf.: 91 542 27 02 / altaclassics@altafilms.es / www.altafilms.com

Kartzelak

Lau lagun britainiarren historia da hau: 2001eko irailean, Ingalaterrako Midlands eskualdeko Tipton hiritik abiatu ziren haietako baten ezkontzara joateko eta, bide batez, Pakistanen oporraldi batez gozatzeko. Bi urte eta erdi geroago itzuli ziren etxera. Bidaia hartan Karachi, Kandahar, Kabul eta Kunduzen egon ziren, eta azkeneko leku honetan atzitu egin zituen Iparraldeko Aliantzak (elkartutako talde armatuen fakzio desberdinez osatua erregimen talibana desegiteko) eta ondoren, estatubatuarren eskuetan, Kandaharra eraman zituzten. Bertatik, haietatik hiru (Shafiq, 23 urtekoa; Asif eta Ruhel, biak 19 urtekoak) estatubatuarren Guantanamoko (Kuba) basera lekualdatu zituzten, non bi urte baino gehiago egon ziren preso, irain eta tortura etengabeak jasanez.. 2004ko martxoaren 5ean, Erresuma Batura eraman zituzten. Londresen, galdeketei erantzun ondoren, aske utzi zituzten kargurik gabe.