The Reader

The Reader

Stephen Daldry

AEB-Alemania. 124 min. 2008.

 

BANATZAILEA
On Pictures / Tf.: 91 398 56 50 / info@onpictures.com / www.onpictures.com

Nazismoa

Alemania, Bigarren Mundu Gerraren ondoren. Eskolatik bueltan, Michael Berg nerabea gaixo sentitzen da bat-batean eta Hannak, adinez bikoiztu egiten duen emakume ezezagunak, etxera iristen lagunduko dio. Eskarlatinatik suspertu denean, Hannaren bila dabil Michael eskerrak emateko. Horrela hasiko da bien arteko idilio sutsua eta ezkutukoa. Michael konturatu denez, Hannari izugarri gustatzen zaio berari irakurtzea eta bien arteko harreman fisikoa gero eta sakonago bihurtuko da. Hala ere, egun batean misteriotsuki desagertuko da Hanna, eta zer pentsa ez dakiela eta atsekabetuta utziko du Michael. Zortzi urte geroago, Zuzenbide ikasketak egiten ari dela, krimen naziengatiko epaiketetara bertaratuko da Michael eta txundituta geratuko da berriro ere Hannarekin topo egitean, oraingo honetan epaiketa batean, akusatu gisa.