Hotel Rwanda

Hotel Rwanda

Terry George

AEB-Erresuma Batua-Italia-Hegoafrika. 121 min. 2004.

 

BANATZAILEA
On Pictures / Tf.: 91 398 56 50 / info@onpictures.com / www.onpictures.com

Ruanda

Duela hamar urte, Ruandako herrialdea eromenean amildu zenean, gizon batek maite zuen familia babestuko zuela hitz eman zuen eta, azkenean, 1.200 pertsona baino gehiago salbatzeko adorea izan zuen. "Hotel Rwanda" filmak bizitza errealeko heroi baten ereduzko historia kontatzen digu: Paul Rusesabagina da bera, Ruandako hotel bateko gerentea, bere ausardiaz eta zuhurtasunaz baliatuz mila errefuxiatu baino gehiago ziurra zen heriotzatik askatu zituena tutsien eta hutuen arteko gerra zibilean. Munduan gainerakoek begiak ixten zituzten bitartean, Paulek bere bihotza zabaldu zuen eta gizon on batek gauzak alda ditzakeela erakutsi zuen.