Txori urdin

Bluebird

Mijke de Jong

Herbehereak. 90 min. 2004.

 

BANATZAILEA
Tinko / Tf.: 943 31 00 36 / marian@tinkoeuskara.org / www. tinkoeuskara.org

Bullying

Merel 13 urteko neskatila da, ikasle arduratsua, eta gurasoekin zein anaia gaztearekin bizi da. Anaiak akats fisiko larria dauka eta Merelek maitasun handiz zaintzen du. Aldiz, Merel ez da bere adinerako beharko lukeen neskatila alaia: zergatik ez dakiela, ikaskideen talde batek jazarri egiten du etengabe, ez dute bakean uzten, eta bere bizitza infernu moduko bat bihurtu dute. Bere egoerak txarrera egin ahala, Merel familiatik urruntzen hasi da, gertatzen zaiona kontatzeko gai ez dela eta. "Bulluying"ak gogorragoa egiten du, eta bide txarretik eramaten du. Eromen hori gainditzeko, Merel heldu egin beharko da, eta etorkizunean nolako neska izan nahi duen erabaki.