Camino a Nahr Al Bared

Camino a Nahr Al Bared

Sebastián Talavera

Espainia. 75 min. 2009.

 

HARREMANETARAKO
Sara Talavera / Un Perro Andaluz Producciones / stalaveras@gmail.com

Errefuxiatu-zelaiak

2007ko maiatzaren 20an borroka lehertu zen Nahr al Bareden, Al-Qaedari lotutako talde batek Libanoko armadari eraso egin ondoren. Eraso horren ondorioz, 27 soldadu hil ziren. Miliziano horietako batzuk ustez Nahr al Bareden hartu zuten babes, 35.000 palestinar zibilen bizilekuan. Libanoko armadak erasoa egin zuen, ia eremu osoa suntsituz, eta biztanle guztiak ihes egitera behartu zituen. Gaur egun, ia 17.000 pertsona ezin izan dira bizilekura itzuli eta berreraikitzeko lanek jarraitzen dute. Hezkuntza-sistemak kalte larriak jasan ditu, Nahr al Baredeko eskolak ere suntsitu baitziren. Haurrek eta gazteek bereziki gatazkaren eta ondorengo lekualdatzearen kalteak jasan dituzte, eta bereziki, euren etxeen segurtasuna galdu dute.