También la lluvia

También la lluvia

Iciar Bollain

Espainia-Frantzia-Mexiko. 103 min. 2010.

 

BANATZAILEA
Alta Classics / Tf.: 91 542 27 02 / altaclassics@altafilms.es / www.altafilms.com

Ur eskasia

Costa, zine ekoizle fedegabea, eta Sebastián, errealizadore gaztea eta idealista, elkarrekin batera ari dira lanean Bolivian filmatuko duten proiektu handi batean. Filmatuko duten pelikularen gaia hauxe izango da: espainiarrak Amerikara egindako etorrera, euren eginkizunaren bortiztasuna nabarmenduz, baita ezpata eta kateei hitzekin aurre egin dieten Elizako hainbat kideren adorea ere. Costak eta Sebastiánek, ordea, ezin dute imajinatu Bolivian, euren Santo Domingo zinematografikoa ezartzea erabaki duten lekuan, benetako laztura sufriaraziko dien desafioarekin topo egingo dutela. Uraren Gerra (2000ko apirila) hasi bezain laster, bataren sinesmen sendoak eta bestearen interes faltak eraginda, horrek behartuko ditu kontrako norabideetan bidaia emozional bat egitera.