A jamaâ / La mosquée

A jamaâ / La mosquée

Daoud Aoulad-Syad

Maroko-Frantzia. 85 min. 2010.

 

HARREMANETARAKO
Les Films du Sud / d.aouladsyad@gmail.com

Erlijioaren ahalmena

Daoud Aoulad-Syaden aurreko pelikula, "En attendant Pasolini" (2007), filmatzeko herriko biztanleek errentamenduan lagatako lursailetan eraiki ziren dekoratuak. Filmean agertzen den Moha herritarraren lursailean meskita bat eraiki zuten. Filmaketaren amaieran, taldeak atzean utzi zuen lekua. Bertakoek dekoratu guztiak eraitsi zituzten meskita izan ezik; izan ere, herritar guztiek otoitz egiten duten lekua da orain. Gertaera tamalgarria Moharentzat, lursail horretan hazten baitzituen familiaren mantenu ziren lekak.