State of Violence

State of Violence

Khalo Matabane

Hegoafrika-Frantzia. 79 min. 2010.

 

HARREMANETARAKO
Pyramide International / Tf.: 33 1 42 96 02 20 / pricher@pyramidefilms.com / www.pyramidefilms.com

Hegoafrika

Bobedik 35 urte ditu eta Johanesburgoko meatze konpainia handi bateko zuzendari exekutibo izendatu berri dute. Hala, lagunekin eta bere emazte Joyrekin ospatzea pentsatu du. Festa amaitzean, senar-emaztea etxean bertan erasoko dute eta itxuraz ezagutzen dituen arrotz batek Joy hilko du. Lur jota, Bobedik, enpresaburu arrakastatsua izan aurretik indarkeriaz inguratutako bizimodua eraman izan zuenak, geratzen zaion aukera bakarra mendeku hartzea dela erabakiko du. Hortaz, anaiaren laguntzarekin ekingo dio erruduna bilatzeari. Baina denbora osoa horretan ematen badu ere, bizi izan zuen lehenaldia atzera etorriko zaio berriro. Denbora luzez lurperatuta zegon hura azaleratuko da berriro.