Pink Saris

Pink Saris

Kim Longinotto

Erresuma Batua-India. 96 min. 2010.

 

HARREMANETARAKO
Cat and Docs / Tf.: 33 1 44 59 63 53 / cat@catndocs.com

Emakume indiarren borroka euren eskubideen alde

"Neskatilen bizitza latza da… Emakumeen bizitza oso latza", dio Sampat Palek, Kim Longuinotto dokumentalista britainiar gailenak –besteren artean, "Divorce Iranian Style" (1998), "Sisters In Law" (2005), "Hold Me Tight, Let Me Go" (2007) eta "Rough Aunties" (2008) zuzendu izan ditu– aurkezten digun lan berri honen protagonistak. Sampat, beste asko bezala, ezkontzera behartu zuten oso gazte zela, eta tratu txarrak eta esplotazioa bizi izan zituen senarraren familiarengandik. Haiengandik ihes egin zuen eta orain urteak daramatza emakumeen eskubideen aldeko borrokan, Uttar Pradesh eskualdean, Indiako iparraldean. Kasu bera da Rekharena: hamalau urteko neskatila, "ukiezina", kasta baxuenekoa izateagatik ezkontzen utzi ez dien familia bateko gizon batek haurdun utzitakoa. Baita Renurena ere: hamabost urteko neskatila, senarrak ezkonsenideen etxean abandonatutakoa, haiengandik tratu txarrak eta erasoak jasotakoa. Sampatek bi neska horiek eta antzeko arazoak bizitakoak diren beste asko hartu ditu harrera egin eta laguntzen dien bere "Gulabi Gang" edo talde arrosan, beti arrosaz jantzita doazen emakume taldea izanik.