Amaren ideia

Amaren ideia

Maider Oleaga

Espainia-Mexiko. 80 min. 2010.

 

HARREMANETARAKO
Moztu Filmak / Tf.: 943 22 48 68 / info@moztu.net / www.moztu.net

ErbesteaGerrako haurrak

Lucía, José eta Alfredo, laurogei urtetik gora dituzten hiru zahar, euren bizitza betiko markatu zuen gertaera batek elkartu ditu: Espainiako Gerra Zibileko gorabeheren ondorioz atzerriratu zituzten haur batzuk zirenean. Betiko banandu zituzten euren familiengandik eta inoiz ere ez ziren berriro bizi izan euren jaioterrian. Hiruak Mexikon bizi dira, euren herrialdetzat duten lekuan. Bakoitzak oso modu desberdinean ikusten du behartutako erbesteratze hura, norberaren izaeraren eta bizi esperientzien arabera. Jaioterria atzean utzi behar izan zutenetik hirurogeita hamaika urte igaro direnean, Euskal Herrira itzuli dira aspaldian ikusi ez dituzten horiekin berriro elkartzeko. 1937an irekitako zauria azkenean itxi egin ahal izango da beharbada.