The Oath

The Oath

Laura Poitras

AEB. 96 min. 2010.

 

HARREMANETARAKO
Cat & Docs / info@catndocs.com / www.catndocs.com

Terrorismoa

"The Oath" filmak Abu Jandalen eta Salim Hamdanen historia kontatzen digu, hurrenez hurren, Osama bin Ladenen bizkartzain izandakoarena eta Guantanamon preso egondako eta auzitegi militar polemikoen pean jarritako aurreneko gizonarena. Yemenen eta Guantanamon filmatua, "The Oath" bi gizonek bizitako famili drama bat da, 1996an izandako zoritxarreko elkarraldiak honaino eraman zituen gizonena: Bin Laden, irailaren 11a, Guantanamoko espetxea eta Estatu Batuetako Gorte Gorena. Salim Hamdanek Guantanamon gerrako krimenen akusazioei aurre egin beharko dienean hasten da filma: zazpi urte igaro ditu bertan, irailaren 11ko gertaeraren ondoren atxilotuta. Abu Jandal aske bizi den gizona da, Yemengo hiriburutik, Sanako kaleetatik bere taxia gidatzen bizibidea ateratzen duena.