First Mission

First Mission

Boris Paval Conen

Herbehereak-Argentina. 112 min. 2010.

 

HARREMANETARAKO
IDTV Film / Tf.: 31 20 314 33 22 / film@idtv.nl / www.idtvfilm.nl

Nazioarteko laguntzaLatinoamerika

Marina gazteak, bere bizitzan ezbehar handi bat izan ondoren, munduan zehar lan humanitarioetan laguntzen duten medikuen erakunde batera elkartzea erabaki du. Hego Amerikako leku batera iritsi da bere "aurreneko misioa" betetzera eta izugarrizko aldaketa adierazten du beretzat. Bertan, bere lankide berriak ezagutuko ditu: Thijs, proiektuaren koordinatzailea, Barry, logistikaren arduraduna, eta tokiko taldekideak. Oso egoera zail eta arriskutsuetan ari dira guztiak lanean. Aste gutxi batzuetan, Latinoamerikako kontinente izugarrian jabetuko da Marina kontua ez dela sariak irabaztea, nork berak egiten duen horretan inplikatzea baizik. Desberdintasunen bat, txikia izan arren, sortzeko gai izateak axola dio bakarrik.