Which Way Home

Which Way Home

Rebecca Cammisa

AEB. 83 min. 2010.

 

BANATZAILEA
Mr. Mudd / Tf.: 1 323 932 56 56 / gbrown@mrmudd.com / www.mrmudd.com

Immigrazioa

Estatu Batuek Mexikorekiko bananduta egoteko hesi bat eraikitzen diharduten bitartean, "Which Way Home" filmak inmigrazioaren alderdirik pertsonalena kontatzen digu, irmo eta adorez beteta, Ipar Amerikara iristeko arrisku handiei aurre egin behar izaten dieten haurren ikuspegitik. Filmak Mexikotik bakarrik dabiltzan haur migratzaile batzuei jarraitzen die, "Piztia" deitzen dieten karga-tren batean "promes-lurralderantz" doazela. Olga eta Freddyrena bezalako historiak, Hondurasko bederatzi urteko haurrenak, Minnesotan senideekin elkartzeko eginahal guztiak egiten ari direnenak. Ed Josérena, Salvadorreko hamar urteko mutikoarena, kontrabandistek abandonatu ondoren Mexikoko atxiloketa zentro batean amaitu duenarena. Edo Kennyrena, hamalau urteko beste mutil hondurastarrarena, haren ama zain duelarik New Yorkera noiz iritsiko dirua bidaltzeko. Itxaropen eta ausardiazko historiak dira hauek, baita etsipen eta tristurazkoak ere. Eta ikusezinak dira protagonistak, haien berri inoiz jakingo ez dugunak.