Give Up Tomorrow

Give Up Tomorrow

Michael Collins

AEB. 95 min. 2011.

 

BANATZAILEA
Avalon Productions / Tf: 91 366 43 64 / info@ avalonproductions.es / www.avalonproductions.es

Heriotz-zigorra

Filipinetako artxipelagoan, ekaitz tropikal bat Zebu uhartea erasotzen ari den bitartean, bi ahizpa desagertu dira etxerako bidean. Gau horretan bertan, Manilan (300 bat kilometrotara dagoen beste uharte batean) Paco Larrañaga gaztea, 19 urtekoa, festa batean da lekuko ugariz inguratuta. Beste sei gizonekin batera bi emakume bortxatu eta hiltzeagatik akusatuko dute. "Give Up Tomorrow" hilketa kasu baten kronika eta ustelkeriazko sistema baten erretratua da aldi berean. Paco Larrañaga da filmaren arretagunea, eta poliziaren ikerketa bat eta epaiketa bat kontatzen dizkigu, zeharo kafkiarrak eta zirku mediatiko izugarri batez inguratuta. Baina famili drama bat ere bada, hamabost urte baino gehiago honetan dihardutenena: mutil gazte bat exekutatu edo salbatu.