Wilaya

Wilaya

Pedro Pérez-Rosado

Espainia. 88 min. 2011.

 

BANATZAILEA
Wanda Visión / Tf.: 91 352 83 76 / wanda@wandavision.com / www.wandavision.com

Saharako gatazka

Fatimetu itzuli egin da Smarako "wilaya"ra, amaren ehorzketara, 16 urte Espainian bizitzen eman eta gero. Bertan, bere bi anaiarekin elkartu da berriro: Jatri, laster aita izango dena, eta Hayat. Jatrik jakinarazi dio familiaren jaima jaso duela herentzian eta gaixorik duen ahizpa zaintzeaz arduratu behar duela. Fatimetuk gogo gabe onartu du amaren azkeneko borondatea eta aurre egin behar izango dio egoera berriari, moldatu arte. Aurreztuta duen diruarekin bigarren eskuko 4 x 4 ibilgailu bat erosi du eta gidari lana egiten duen aurreneko emakumea izango da "wilaya"n; Hayat izango da bere gida eta bidelagun janaria banatzeko. "Wilaya" filmak bi ahizparen istorioa kontatzen digu: bi kultura oso desberdinek banandu dituzte 16 urtez eta berriro elkartu eta moldatu behar izango dira bizirauteko eta euren identitateak ezagutzeko.