Ispansi (Españoles)

Ispansi (Españoles)

Carlos Iglesias

Espainia. 100 min. 2010.

 

HARREMANETARAKO
Alta Classics / Tf.: 91 542 27 02 / altaclassics@altafilms.es / www.altafilms.com

Gerrako haurrak

Espainiako Gerra Zibila hasi eta handik gutxira, Errepublikak 3.000 haur bidali zituen Sobietar Batasunera, Francoren bonbardaketetatik babestearren. Harantz joan ziren lehenak gurasorik ez zuten haurrak izan ziren, umezurtz-etxeetako haurrak. Beatrizek, eskuindar familia aberats bateko alabak -–bai aita bai anaia falangistak– zorte txarra izan zuen, gizon batek haurdun utzi eta berarekin ezkontzeari uko egin baitzion. Sinesmen erlijiosoak zirela eta, abortatu ezin zuenez ezta ezkontzatik kanpo amatasuna beregain hartu ere, bere ideologiaren biktima bihurtuta, edukitako umea Madrilgo umezurtz-etxe batean ezkutatu behar izan zuen. Semea laster baino lehen Errusiara bidaliko zutela jakitean, hildako emakume errepublikar baten nortasun agiria lapurtu zuen haurren zaintzaile izateko boluntario gisa bere burua eskainiz. Hala, bidaia latz bati ekin zion semearekin batera, bere herrialdetik eta bere ingurukoetatik oso urrun zegoela, aurkariak ondoan izanik.