Lore

Lore

Cate Shortland

Australia-Alemania. 109 min. 2012.

 

BANATZAILEA
Karma Films / Tf.: 91 760 14 77 / karma@karmafilms.es / www.karmafilms.es

Bigarren Mundu GerraNazismoaHaurren eskubideak

Alemania, 1945. Amaitu da gerra. Ume talde batek suntsitutako herrialdea zeharkatzeko asmoa du, iparrera 900 kilometrora bizi den amonarekin elkartzeko asmoz. Haurren arteko zaharrenak, Lorek, bere lau anaien ardura hartuko du soldadu tropa aliatuek bere guraso naziak harrapatu ondoren. Guztiek elkarrekin bidaia bat abiatuko dute, errealitatearen eta euren gurasoen ekintzen ondorioen berri emango diena. Baina bidean Thomas, errefuxiatu judu gaztea, misteriotsua eta karismatikoa ezagutuko du eta bere mundua sentimendu kontraesankorrez betetzen dela ohartuko da Lore. Alde batetik, gaztearekiko sentitzen duen beldurrak geldiaraziko du, baina, bestetik, irakatsi dioten moduan, bizirauteko etsaiarengan konfiantza izan behar du.