Mea Maxima Culpa. Silence in the House of God

Mea Maxima Culpa. Silence in the House of God

Alex Gibney

AEB. 106 min. 2012.

 

HARREMANETARAKO
Jigsaw Productions / info@jigsawprods.com / www.jigsawprods.com

Pederastia

Lawrence Murphy aitak, 60ko hamarkadan, 200 haur gor baino gehiago sexualki behartu zituen zuzendari lanak betetzen zituen Milwaukeeko eskolan. Amerikako Estatu Batuetan hori izan zen biktimek Elizako kideek egindako sexu-gehiegikeriak jendaurrean salatu zituzten lehen aldia. Horietako lauk –Terry Kohut, Gary Smith, Arthur Budzinksi eta Bob Bolger– kameraren aurrean kontatuko dituzte –Chris Cooper, Ethan Hawke, Jamey Sheridan eta John Slattery aktoreen ahotsen laguntzaz– urteetan zehar Murphy aitarengandik jasandako gehiegikeriak.