Hotaru no haka

Hotaru no haka

Isao Takahata

Japonia. 93 min. 1988.

 

BANATZAILEA
S.A.V. / Tf.: 93 490 06 60 / jlpuertas@sav.es / www.sav.es

GerraosteaHiroshima eta Nagasaki ondoren

Garai guztietako animazio zinemaren maisulan honetan bi umek beren istorioa kontatzen digute hil ondoren. Japonian arrakasta handia izan zuen nobela batean oinarrituta dagoen filma, izugarria eta hunkigarria. Gerrak (eta bonba atomikoak) komunitate batean izan dituen ondorioak islatzen ditu eta, zehatzago esanda, protagonista gisa agertzen zaizkigun umeengan izan duen eragina, bizitzen hasi aurretik ia hil ziren ume haiengan. Errealizadorea, Isao Takahata, Hayao Miyazakirekin batera, Ghibli animazio-estudio mitikoen sortzailea da, "Japoniako Disney" deitzen zaien estudio horiena, alegia.