La prenda

La prenda

Jean-Cosme Delaloye

Suitza. 78 min. 2015.

 

HARREMANETARAKO
Cat and Docs / Tf.: 33 1 44 59 63 53 / cat@catndocs.com

FeminizidioaEmakumeen aurkako indarkeria

Karin Gramajo-ren bizitza erabat aldatu zen Kelly, haren lehengusina nerabea, bahitu, torturatu eta hil zuten egunean. Ikasi eta abokatu bihurtzea erabaki zuen Guatemalan indarkeriaren aurka borrokatzeko. 14 urte zituenean Astrid bahitu eta bortxatu egin zuten. Familiak erreskatea ordaindu ondoren, askatu egin zuten eta gurasoekin Los Angelesera joan zen bizitzera. Guatemalan krimenaren inpunitatearekin amaitzeko borrokatzen duten bi emakumeri buruzko dokumentala. Herrialde horretan egunero adingabeko bat bahitzen dute. Kasuen %98a zigorrik gabe geratzen da.