Freeheld

Freeheld

Peter Sollett

AEB. 103 min. 2015.

 

BANATZAILEA
Filmax / Tf.: 93 336 85 55 / filmax@filmax.com / www.filmax.com

Sexua aukeratzeko eskubidea

Benetako gertaera batean oinarritutako filma: Laurel Hester-en eta Stacie André-ren arteko amodio-istorioa eta justizia lortzeko haien borroka. New Jerseyko polizia-kide ohoratu bati, Laureli, minbizia diagnostikatu diote, eta bere izatezko bikote Stacieri utzi nahi dio urtetan irabazitako pentsioa. Baina konderriko legegileek ez dute begi onez ikusten bikote homosexuala, eta haiei aurka egiteko konspiratuko dute. Dane Wells detektibeak eta Steven Goldstein aktibistak bikotearekin bat egin, eta hala polizia-kideak nola herritar arruntak bilduko dituzte berdintasunaren aldeko borrokan.