Afterimage / Powidoki

Afterimage / Powidoki

Andrzej Wajda

Polonia. 98 min. 2016.

 

BANATZAILEA
A Contracorriente Films / Tf.: 93 539 85 36 / info@acontracorrientefilms.com / www.acontracorrientefims.com

Errepresioa eta zentsura artean

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Wladyslaw Strzeminski pintore famatuak, Unismoaren teoriaren sortzaile eta momentu honetako artista plastiko gailenetakoak, Lódz-eko Arte Eder Eskolan dihardu irakasle lanean. Poloniako agintariek ez dute begi onez ikusten bere lana, asko urruntzen delako inposatzen saiatzen ari diren errealismo sozialeko doktrinetatik. Strzeminskik ez die jarraitu nahi Partiduaren aginduei eta bota egin dute unibertsitatetik eta artisten elkartetik. Lan egiteko aukerarik gabe eta dirurik gabe, beso bat eta hanka bat falta zaizkiola, Lehen Mundu Gerran galdu zituenak, nekez bizi da pobrezian, pintatzen eta "Ikuspenaren teoria" bere liburu ezaguna bukatzen ari den bitartean.