Va, vis et deviens

Va, vis et deviens

Radu Mihaileanu

Frantzia-Israel. 140 min. 2005.

 

BANATZAILEA
Golem / Tf.: 91 559 38 36 / golem@golem.es / www.golem.es

 

HARREMANETARAKO
Les Films du Losange / d.elstner@filmsdulosange.fr

EmigrazioaEtiopiaren juduak

1984. Milaka afrikar errefuxiatu, hogeita sei herrialdetatik etorriak, Sudaneko kanpamenduetara iritsi dira. Estatu Batuek eta Israelek eskatuta proiektu handi bat ("Moises operazioa") abian da Etiopiako juduak ("falashak") Israelera eramateko. Ama kristau batek bederatzi urteko bere semea konbentzitu du judua dela esateko eta horrela gosetetik eta heriotza ziurretik libratzeko. Haurra Agindutako Lurrera iritsi da. Umezurtza da ofizialki eta Tel Aviven bizi den familia sefardi frantses batek adoptatu du. Bere sekretua noizbait ezagutuko ez ote duten beldurrez hazten ari da: ez baita judua ezta umezurtza ere.