Nietos (Identidad y memoria)

Nietos (Identidad y memoria)

Benjamín Ávila

Argentina. 81 min. 2004.

 

BANATZAILEA
Dionet / Tf.: 91 547 15 17 / diorama@ctv.es / www.diorama.es

 

HARREMANETARAKO
Sudamérica Cine / info@sudamericacine.com / www.nietoslapelicula.com.ar

Desagertuak ArgentinanOroimen historikoa

1976 eta 1983 urte bitartean diktadura militar gogorrak gobernatu zuen Argentina. Urte haietan, milaka pertsona bahitu eta hil zituzten erabateko inpunitatez jokatuz. Kasu askotan, "desagertutako" haien seme-alabak eta bahiketa aldian haurdun zeuden emakumeen haur jaio berriak ilegalki hartu zituzten. 500 haur desagertuen kopuruak aldi horretako legatu latzenetakoa adierazten du. Maiatzeko Plazako Amonek 25 urtez etsi gabe egin duten lanari esker, haur haietatik 77 beren familia biologikoetara itzuli zituzten. Aldi horri buruzko berrikuspen politikoa edo historikoa egiten saiatu baino, "Nietos (Identidad y memoria)" filmak, mutil haietako batzuek kontatutakoan oinarrituta, identitate berria eta benetakoa berenganatzeko prozesu horrek haientzat duen giza dimentsioa aditzera ematen du, iragandako historiak oraingo historian barneratu eta etorkizunerako bidea seinalatzen dien modua arakatuz.