Bagdad Rap

Bagdad Rap

Arturo Cisneros

Espainia. 75 min. 2004.

 

HARREMANETARAKO
Arturo Cisneros P.C. / Tf.: 948 30 33 57 / arturo@artsaia.com

Irakeko gerra

Data: 2003ko martxoaren 20a. Lekua: Bagdad. Egun hartan mundua txundituta, suminduta eta hunkituta ari zen telebistara begira askorentzat zentzurik ez zuen gerra eta, nolanahi ere, gerra ilegitimoa hasten ari zen bitartean. Baina Iraken gertatu zen guztia ez genuen telebistan ikusi... Gerra hasi aurreko egunetan brigadista talde bat iritsi zen Bagdadera eta batzuek han segitu zuten bonbardaketetan... Egoerari buruz haiek duten ikuspegiak lotura gisa balio du biktimetako batzuen aurpegiak, izen propioak dituztenak, gurutzatzen direneko historia kontatzeko, iragarritako erasoa gertatu baino egun batzuk geroago populazio zibilak izan zituen bizipenak, eta batik bat eraso horrek Irakeko populazio zibilean belaunaldietan zehar ekarri dituen eta dakartzan ondorio izugarriak kontatzeko. "Hip hop" erritmoaz kontatutako dokumentala da, non oraingo irudien eta artxiboetako irudien jokoak, argien, itzalen eta koloreen jokoak, errealitateak berriro ere fikzioa gainditzen duen munduan murgilarazten gaituen.