Ararat

Ararat

Atom Egoyan

Kanada-Frantzia. 115 min. 2002.

 

BANATZAILEA
Alta Classics / Tf.: 91 542 27 02 / altaclassics@altafilms.es / www.altafilms.com

 

HARREMANETARAKO
Telefilm Canada / Tf.: 514 283 63 63 / info@telefilm.gc.ca / www.telefilm.gc.ca

Armeniar genozidioaOroimen historikoa

"Ararat" filmak gogora ekarri du 1915 eta 1918 urte bitartean Turkian izandako armeniarren genozidioa. Milioitik gora armeniar hil zituzten. Hiru multzo argumental handitan banatuta, filmak armeniar jatorria duen familia baten harreman zailak kontatzen dizkigu, beren sustraiak berreskuratu eta beren mamuei arao egiten saiatzen ari den familiarena; aldi berean, Gorky pintore armeniarraren bizitza gogora ekarri eta teoria bat lantzen du bere inguruan, bi historiak joko metazinematografiko batean bat eginez. Charles Aznavour da protagonista, Atom Egoyanen alter ego. Turkiarren eskutik armeniarren sarraskiak bizi izan zituen Clarence Ussher mediku iparramerikarraren liburu testimonialean oinarritua, Egoyanek (armeniar jatorria duen zuzendari kanadarra) aldi honetan erakusten digun irudiak txikitutako ispilu baten isla adierazten du gehiago, denboraren, kolpeen eta ahanzturaren poderioz milaka puskatan apurtutako pintura, alegia. Nahaste kaotiko horretan lehena, oraina eta geroa elkartzen dira ekintzaren erritmoa markatzen duen osotasun suntsiezina eratuz.