Iluminados por el fuego

Iluminados por el fuego

Tristán Bauer

Argentina-Espainia. 107 min. 2005.

 

BANATZAILEA
Alta Classics / Tf.: 91 542 27 02 / altaclassics@altafilms.es / www.altafilms.com

Malvinetako Gerra

Pelikula honek Esteban Leguizamónen oroitzapenak kontatzen dizkigu. 40 urte dituen gizon hau, 1982an, 18 urte besterik ez zituenean, soldadu errekluta gisa eraman zuten Malvina irletan borroka egitera. Bere kide izandako batek bere buruaz beste egiteko izan duen ekinaldiaren ondoren, Esteban bi errekluta gazterekin (Vargas, suizida, eta Juan, borrokan hila) bizitako gerra horren oroitzapenetan murgilduko da. Hor agertuko dira, gerraren lazturaz eta jasandako hotzaz eta goseaz gain, laguntasunaren eta adiskidetasunaren inguruko pasarteak. Estebanen ikuspegitik, pelikulak agerian uzten du haien bizitza ahulak heriotzaren erdian pixkanaka-pixkanaka murgiltzen joan ziren modua. Gerra amaitu eta 20 urte geroago, Estebanek Malvinetara itzultzea erabakiko du lehenaldiarekin berriro topo egin eta zauri zaharrak ixteko.