Berriak

Giza Eskubideen Zinemaldiari buruzko Filmineko kanalerako gida

La casa junto al mar

2020.03.27

Duela aste batzuk, kanal bat ireki zen Filmin online plataforman. Kanalak Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren komisariotza du, eta bertatik aurreko zinemaldietako pelikuletara sar daiteke, baita bere ibilbideagatik saritutako zinemagileek zuzendutako izenburuetara, gizarte-gaiak dituzten emakumezko errealizadoreen zinema lanetara eta euskal ekoizpenei buruzko atal batera ere: www.filmin.es/canal/festival-de-cine-y-derechos-humanos.

Jarraitu irakurtzen

Bertan behera geratu da Giza Eskubideen 18. Zinemaldia

2020.03.26

Covid-19k sortutako egoera ikusita, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Bulegoak eta Donostia Kulturak erabaki dute bertan behera uztea apirilaren 23tik 30era aurreikusita zegoen Giza Eskubideen 18. Zinemaldia. Ikastetxeentzako zinema-saioak ere ez dira egingo.

Jarraitu irakurtzen

Donostiak, Bilbok eta Gasteizek zineari eta klimaren aldaketari buruzko KlimaFest jaialdia jasoko dute

Anthropocene: The Human Epoch

2020.03.10

BERTAN BEHERA

Donostiak, Bilbok eta Gasteizek, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak eta Ingurumen Kudeaketarako Ihobe Sozietate Publikoak Euskadiko Klima Aldaketaren II. Astearen, ASTEKLIMAren, barruan antolatutako KlimaFest zinemaldiaren lehen edizioa jasoko dute martxoaren 23tik 26ra. KlimaFesten lehen edizio honek, gainera, Donostia Kulturaren lankidetza du Gipuzkoan, antolakuntzan parte hartzen duen erakunde gisa.

Jarraitu irakurtzen

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak kanala estreinatzen du Filmin-en

Hilos de sororidad

2020.02.24

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak kanal propioa du jada Filmin barruan, pelikulen eta serieen Espainiako plataforma garrantzitsuenean.

Jarraitu irakurtzen

Haur eta gazteei zuzendutako 3 film Giza Eskubideen 18. Zinemaldian

Asto Erregea

2020.02.06

Terra Willy (2019), Asto Erregea (2018) eta Vitoria, 3 de marzo (2019) dira Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldiko goizeko saioetan proiektatuko diren filmak. Dagoeneko ikastetxeen izen-emateko epea zabalik dago.

Jarraitu irakurtzen

Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldiko Gazte Epaimahaian parte hartzeko izen-ematea irekita

Jurado Joven 2019

2020.02.04

Gazte Epaimahaia 18 eta 30 urte arteko 150 gaztek osatuko dute. Apirilaren 23 eta 30 bitartean egingo den Giza Eskubideen Zinemaldiaren 18. edizioaren baitan Nazioarteko Lehiaketan film labur onenari saria emateko ardura izango dute.

Jarraitu irakurtzen

"Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa" dokumentalaren estreinaldia Antzoki Zaharrean

2019.11.07

Abenduaren 12ean, 19:30etan eta Donostiako Antzoki Zaharrean, Bertha Gaztelumendiren Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa dokumentala aurkeztuko da. Sarrera gonbidapenarekin izango da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira Antzoki Zaharreko lehiatilan azaroaren 13tik aurrera.

Jarraitu irakurtzen

Giza Eskubideen 18. Zinemaldian izena emateko epea irekita dagoeneko

2019.11.05

Gaur, azaroak 5, apirilaren 23tik 30ra arte ospatuko den Giza Eskubideen 18. Zinemaldian film laburrak eta film luzeak inskribatzeko epealdia ireki da. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 6a izango da.

Jarraitu irakurtzen

21.039 parte-hartzaile Giza Eskubideen 17. Zinemaldian

2019.04.17

Joan den ostiralean, apirilaren 12an, amaitu zen Victoria Eugenia Antzokian Donostiako Giza Eskubideen 17. Zinemaldia, hiriko Udaleko Giza Eskubideak arloak eta Donostia Kulturak antolatua. Victoria Eugenia Antzokian ‒Zinemaldiaren egoitza‒ eta hiriko agertoki desberdinetan izan da lehiaketa apirilaren 5etik 12ra.

Jarraitu irakurtzen

Annemarie Jacir-ek jasoko du Giza Eskubideen 17. Zinemaldiaren Saria

Annemarie Jacir

2019.04.12

Annemarie Jacir zinegile palestinarrak jasoko du Donostiako Giza Eskubideen 17. Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 12, 20:00etan Victoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.

Ostiralean bertan Annemarie Jaciren When I Saw You filma proiektatuko da Victoria Eugenian (16:30), doako sarrerarekin. Proiekzioaren ostean Jacirek berak parte hartuko duen solasaldi bat egongo da.

Jarraitu irakurtzen