Berriak

Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldiaren Gazte Epaimahaia: zozketaren emaitzak

Gazte Epaimahaia

2021.04.01

Apirilaren 23tik 30era bitarte izango den Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldian Gazte epaimahaikidea izateko zozketan hautatua izan zaren jakiteko, klik egin esteka honetan.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak udaberriko arte eszenikoetako eskaintza zabala aurkeztu du

Udaberria

2021.03.23

Gaur, martxoak 23, Donostia Kulturak, udaberrirako prestatu duen antzerkia, dantza eta musika programazioa aurkeztu du: helduentzako 42 ikuskizunez (22 kontzertu, 14 antzezlan eta 9 dantza pieza) eta haurrentzako 7 emanaldiz (kontzertu bat eta 6 antzezlan) osatutako egitaraua. 

Jarraitu irakurtzen

San Telmo Museoak "Begirada hurbila" aurkeztu du, Carmen Ballvéren argazkien erakusketa

2021.03.11

Gaur Begirada hurbila erakusketa zabaldu dugu museoan Carmen Ballvé argazkilariaren lan pertsonalaren aukeraketa bat. Museoko laborategian izango da ikusgai, martxoaren 12tik maiatzaren 16ra bitartean. Museoko bazkideentzako martxoaren 11n ere zabalik egongo da.

Jarraitu irakurtzen

Haur eta gazteei zuzendutako 3 film Giza Eskubideen 18. Zinemaldian

Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldia

2021.03.01

Terra Willy (2019), Asto Erregea (2018) eta Vitoria, 3 de marzo (2019) dira Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldian ikastetxeei eskainiko zaizkien filmak. Zinemaldia apirilaren 23tik 30era izango da. Aurten, COVID-19ak sortutako egoera dela-eta, saioak ez dira presentzialak izango: ikasleek geletan ikusi ahal izango dituzte online moduan zinemaldian zehar, apirilaren 26tik 30era. Eskaintza doakoa da eta www.zinemaetagizaeskubideak.eus webgunearen bidez eman dezakete ikastetxeek izena martxoaren 26 arte. Izen ematea mugatua izango da aurreikusitako bistaratze kopurua bete arte.

Jarraitu irakurtzen

Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldiko Gazte Epaimahaian parte hartzeko izen-ematea irekita

2021.02.18

Gazte Epaimahaia 18 eta 30 urte arteko 90 bat gaztek osatuko dute. Aurten, COVID 19ak eragindako mugak direla-eta, epaimahaikide gutxiago izango dira. Apirilaren 23 eta 30 bitartean egingo den Giza Eskubideen Zinemaldiaren 18. edizioaren baitan Nazioarteko Lehiaketan film labur onenari saria emateko ardura izango dute.

Jarraitu irakurtzen

Giza Eskubideen 18. Zinemaldian izena emateko epea irekita dagoeneko

2020.11.11

Gaur, azaroak 11, apirilaren 23tik 30ra arte ospatuko den Giza Eskubideen 18. Zinemaldian film laburrak eta film luzeak inskribatzeko epealdia ireki da. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 11a izango da.

Jarraitu irakurtzen

Ekainaren 22tik 24ra, Zinema eta Giza Eskubideen Erakustaldi bat egingo da Antzoki Zaharrean

Ernest Lluch, libre y atrevido

2020.06.15

Hurrengo ekainaren 22, 23 eta 24an, Zinema eta Giza Eskubideen Erakustaldi bat egingo da Donostiako Antzoki Zaharrean, Donostiako Giza Eskubideen Bulegoak eta Donostia Kulturak antolatuta.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak bere jarduera eszenikoari berrekingo dio musika, antzerki eta zine programazio zabalarekin

Ekaina

2020.06.08

Donostia Kulturak bere jarduera eszenikoari ekingo dio berriro ekainerako prestatu duen musika, antzerki eta zinema programazioarekin. Guztira, lau kontzertu, hiru antzezlan eta sei zinema saio emango dira Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean. Hala, bi antzokiok izango dira Euskadiko lehenak, formatu handikoen artean, itxialdiaren ondoren zuzeneko programazioari berrekiten. Hain zuzen ere, edukieraren erdia erabiliz irekiko dira.

Jarraitu irakurtzen

Giza Eskubideen Zinemaldiak eta Hemen elkarteak film laburren online proiekzioa eskainiko dute

Nor Nori Nork

2020.04.27

HEMEN ikus-entzunezko emakumeen elkarteak, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiarekin batera, hiriko Udaleko Giza Eskubideak arloak eta Donostia Kulturak antolatua, eta #DKEtxean programazioa barruan, zazpi film laburren proiekzioa eskainiko du sarean. Ondoren, solasaldia egongo da eta film laburrak zuzendu edo ekoiztu dituzten emakumeek hartuko dute parte.

Jarraitu irakurtzen

Giza Eskubideen Zinemaldiari buruzko Filmineko kanalerako gida

La casa junto al mar

2020.03.27

Duela aste batzuk, kanal bat ireki zen Filmin online plataforman. Kanalak Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren komisariotza du, eta bertatik aurreko zinemaldietako pelikuletara sar daiteke, baita bere ibilbideagatik saritutako zinemagileek zuzendutako izenburuetara, gizarte-gaiak dituzten emakumezko errealizadoreen zinema lanetara eta euskal ekoizpenei buruzko atal batera ere: www.filmin.es/canal/festival-de-cine-y-derechos-humanos.

Jarraitu irakurtzen