Droneak: aparatu onuragarriak eta/edo kaltegarriak?
Norvegia-Danimarka. Zuzendaritza: Tonje Hessen Schei. Ekoizpena: Lars Løge, Johnny Holmvåg, Henrik Underbjerg, Stefan Frost / Flimmer Film, Radiator Film. Gidoia: Tonje Hessen Schei. Argazkia: Anna Myking. Musika: Olav Øyehaug. Muntaketa: Joakim Schager. Iraupena: 78 min
HIZKUNTZA: ingelesa, paxtuera / AZPITITULUAK: gaztelania
Estatu Batuarren “droneen gerrak” gizakiengan izandako ondorioei buruzko dokumentala, Waziristan-en (Pakistan) drone horien biktima izan direnen zein droneak gidatu dituzten pilotuen testigantzen bitartez osatua. Bideojokoen konbentzioetan gazteak erreklutatzetik hasi eta aparatuak diseinatu dituzten ingeniarien moral-arloko iritzietaraino, orain urrutitik egiten den gerraren errealitate berrira hurbiltzen da Drone dokumentala. Droneak oso urrun dauden etsaien lurraldetan pertsonak edo taldeak aurkitu, helburuak finkatu eta eliminatu ditzaketen makinak dira.
SOLASALDIA: Roberto Montoya (kazetaria eta idazlea: Drones. La muerte por control remoto), Isabel Hernando (EHU/UPVko Zuzenbide Zibileko irakaslea eta teknologia berrietan espezializatutako abokatua)