Herbehereak-Norvegia-Belgika. Zuzendaritza: Heddy Honigmann. Ekoizpena: Rogier Kramer, Wilant Boekelman, René Huybrechtse / Dutch Mountain Film, Savage Film, Tenk.tv, EOdocs. Ekoizpenkidetza: Bart van Langendonck, Frode Søbstad. Argazkia: Adri Schrover. Musika: Michelino Bisceglia. Muntaketa: Jessica de Koning. Iraupena: 93 min.
HIZKUNTZA: ingelesa, nederlandera, norvegiera, gaztelania / AZPITITULUAK: gaztelania
Mundu osoko 100 urtetik gorako zazpi pertsona dira Heddy Honigmann –El olvido (2008), Buddy (2018)– dokumentalista perutar/nederlandar beteranoaren lan berriaren protagonistak. Denbora luzez bizi izan dira eta euren egunerokotasuna kontatzen diote kamerari, euren iragana gogora ekarri bitartean. Gizon eta emakume aktiboak dira, gertaera historiko handiak bizi izan dituztenak, bidean maite izan dituzten pertsona asko galdu dituztenak, eta aurrera begira jarraitzen dutenak, nahiz eta batzuetan ez dieten lagunduko euren gorputzek.
SOLASALDIA: Ander Matheu (Onkologia Zelularreko taldeko burua da eta Zahartzearen Plan Estrategikoa gidatzen du Biodonostian), Eva Salaberria (Donostia Lagunkoia planaren koordinatzailea), Axen Egaña (Kai-alde Elkartearen Adineko Pertsona Jubilatuen idazkaria)