Boikota eta desobedientzia giza eskubideen alde
Erresuma Batua (Eskozia)-Txile. Zuzendaritza: Felipe Bustos Sierra. Ekoizpena: Felipe Bustos Sierra / Debasers Filums. Ekoizpenkidetza: Creative Scotland, Consejo Nacional de la Cultura y las Artes (Fondo Audiovisual 2017), BBC Scotland, La Ventana Cine, Scottish Documentary Institute. Argazkia: Peter Keith. Musika: Patrick Neil Doyle. Muntaketa: Colin Monie. Iraupena: 96 min
HIZKUNTZA: ingelesa, gaztelania / AZPITITULUAK: gaztelania
Eskoziar talde baten historia harrigarria dugu hau, Txileko Aireko Indarren erdia lehorrean utzi zituenena Pinocheten diktaduraren kontra mundu osoan izandako ekintza garrantzitsuenetako batean.
1974an Glasgow inguruko East Kilbride-ko Rolls-Royce fabrikako langileek, txiletarrei babesa emateko eta Pinocheten diktadurarekin lankidetzan ez aritzeko, erabaki hau hartu zuten: iritsi zitzaizkien Txileko Aireko Indarretako Hawker Hunter hegazkin batzuen motorrak ez konpontzea ‒Monetaren Jauregiko bonbardaketan erabili izan zirenak ziurrenez‒. Boikotak lau urte iraun zituen, eta denbora tarte horretan ez ziren jabetu haien keinuak ozeanoaren beste aldean izan zuen inpaktu handiaz.