SILENCIO ROTO (2001)

Silencio roto
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Osteguna, 2021(e)ko Apirilak 29 / 18:00

Gonbidapenarekin

Gerraostea eta frankismoaren aurkako erresistentzia

Espainia. Zuzendaritza: Montxo Armendáriz. Ekoizpena: Puy Oria / Oria Films. Gidoia: Montxo Armendáriz. Argazkia: Guillermo Navarro. Musika: Pascal Gaigne. Muntaketa: Rori Sáinz de Rozas. Aktoreak: Lucía Jiménez, Juan Diego Botto, Mercedes Sampietro, Álvaro de Luna, María Botto, María Vázquez, Rubén Ochandiano. Iraupena: 110 min.

HIZKUNTZA: gaztelania

Pertsona gorrentzako azpitituluak

1944ko neguan, 21 urteko neska bat, Lucía, mendialdeko herri txiki batera itzuli da. Han Manuel ezagutuko du, errementari gazte bat, kolaboratzen ari dena mendialdekoekin: "makiak" dira haiek, mendilerroan ezkutatuta frankismoaren garaipenarekin etsitzen ez duten gerrillariak. Hala, beren idealen alde borrokatzen, beren bizitzak arriskuan jarritako gizon horiek eta Manuelek erakarrita sentitzen hasten da Lucía. Azkenik, Manuel mendialdera abiatzen denean, Lucíak bertako bizitzako errealitate babesgabea ezagutuko du: jenderik gabeko herriko kaleetatik isiltasuna eta beldurra dabiltza bakarrik.

Gonbidapenak: Victoria Eugenia Antzokia & Antzoki Zaharra (apirilak 19 / 11:30)

SOLASALDIA: Montxo Armendáriz eta Puy Oria (2021eko Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria)