IRRADIÉS (2020)

Irradiés
Tabakalera
Ikusi Google Maps-en
Asteartea, 2021(e)ko Apirilak 27 / 19:00 3,50 € Sarreren salmenta

Indarkeria eta XX. mendea

Frantzia-Kanbodia. Zuzendaritza: Rithy Panh. Ekoizpena: Catherine Dussart / CDP. Ekoizpenkidetza: Rithy Panh, Emmanuel Migeot, Clémence Coppey / Anupheap Production, France 3. Gidoia: Rithy Panh, Agnès Sénémaud, Christophe Bataille. Argazkia: Prum Mesa. Musika: Marc Marder. Muntaketa: Rithy Panh. Iraupena: 88 min.

HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: gaztelania

"Ezin da hitzekin kontatu zer esan nahi duen bizirik irtetea. Aurrera egiteko ikasi egin behar duzu irrada horrekin bizitzen, zeinak ez duen zertan inolako kausa nabarmenik edo azalpenik izan, eta ez dago horren aurkako babesik. Gaizkiak irradiatu egiten du. Etorkizuneko belaunaldiei ere egiten die kalte. Baina min horretatik harago dago errugabetasuna" (Rithy Panh).

Bere obra berrian, Rithy Panh zinegile kanbodiarrak –L'Image manquante (2013), La France est notre patrie (2016), Les Tombeaux sans noms (2018)– hausnarketa bat egiten du XX. mendeko gerrei eta indarkeriari buruz, Gaizkiari eta bizirik irtendakoei buruz.