Bakarrik dauden adingabeak

Gerrak, gatazkak, indarkeria eta hezkuntza- eta lan-aukerarik eza dira bakarrik dauden adingabeek beren migrazio-proiektuari ekiteko arrazoi nagusiak. Save the Childrenek berriki egindako txosten baten arabera, azken bost urteetan 210.000 baino gehiago iritsi dira Europako kontinentera. Senitartekoen laguntzarik gabe, abusuaren eta esplotazioaren menpe, eta babesgabe egoteko arriskuan egon ohi dira haur horiek askotan.

Espainiako Estatuan, adingabe gehienak marokoarrak dira, nagusiki itsasoz iristen diren mutilak. Bakarrik dauden adingabe atzerritarren erregistroak, 2019aren amaieran, 12.417 zituen inskribatuta, babes-zerbitzuen tutoretzapean. Hala ere, datuen zehaztugabetasuna salatu du Herriaren Defendatzaileak, aldatu egiten baitira erakunde batetik bestera.

Autonomia Erkidegoek harrera-zentroetan arreta eta babesa emateko eskumena dute, adingabe horiek 18 urte betetzen dituzten arte. Kasu askotan gainezka daude, eta arreta pertsonalizaturik eza da oztopoetako bat benetako inklusioa errazteko.

Adinez nagusi izatera iristen direnean okerrera egiten du egoerak, haietako asko erakundeen babes-sistematik kanpo geratzen direlako. Egon badauden arren programa jakin batzuk egoera horri aurre egiteko, askotan, behartuta daude kalean bizitzera, dokumentazioa arautu gabe, hizkuntza menderatu gabe, eta, ondorioz, gehiago konplikatzen dira beren bizi-proiektuak garatu ahal izateko bideak.

2-vidas menores 6

Filma:Vidas menores